Luis García de Valdeavellano historialariak dioenez, historiografia marxistak, eta, zehazkiago, Maurice Dobb ikerlariak, "feudalismoa" eta "morrontza" terminoak uztartu egiten dituzte; eta Marx beraren hitzetan, "feudalismoaren ezaugarri nagusia "morrontza pertsonala" da, bai sistemaren ekoizpen-baldintza materialei begira, bai morrontza edo joputasun horretan oinarritutako bizi-harremanei begira ere (hitzez hitz aipatzen du: "gizaki beregaina desagertu egin da eta mundu guztia bizi da morrontzaren uztarpean"). Bestetik, Estatu feudalaren egitura politikoa sortu zuten erakunde feudobasailatikoak, hizkera marxistan esanda, "gainegitura" bat baino ez ziren. El feudalismo hispánico y otros estudios de historia medieval, Crítica argitaletxea, 2000, ISBN 84-8432-145-2, 25. orria