Jon Casenavek «euskal gaien moda edo arrakasta» aipatzen du, Pierre LotirenRamuntcho eleberriaz geroztik frantses letretan Euskal Herria begiratu eta ikusarazteko joera definitzeko. Lerro horren barruan kokatzen ditu zenbait idazle, «izan daitezen Frantzia mailan ezagunak Francis Jammes bezala ala hemen gaindi bakarrik preziatuak Mayi Elissague edo Augustin Fourcade-n gisa». Ikus Jon Casenave (2005) «”Eskualduna” astekariaren gizaldi gaztea (1877-1888)» in Belaunaldi literarioak auzitan, Ur Apalategi Idirin (arg.). Donostia, Utriusque Vasconiae. ISBN: 84-934066-2-7.
Ikus Jabier Kaltzakorta (2019) «Jean Elissalderen San Frantses-Xabier» in Karmel, 305. zk., 4. or.: «Mayi Elissague ere tankera horretakoa da. Idazle honek batez ere frantsesez idazten zuen. Hala ere M. Elissagueren testuak inoiz edo behin Jean Elissaldek itzulirik euskaraz eman ziren argitara Gure Herria aldizkarian».
Erreferentzietan behin eta berriro aipatzen da Pierre Espil hazpandarrak 1967an Gure Herria aldizkarian argitaratutako Mayi Elizagaren biografia. Jatorriz hitzaldi bat izan zen, 1966ko maiatzaren 9an Baionako Euskal Museoan emana, Société de Sciences, Lettre et Arts elkarteak antolaturik. Hori da, zalantza gabe, Mayi Elizagaren biografia osatuena.