Migel Gallastegik bere lehen pilota partida ofiziala 1936ko ekainaren 29an jokatu zuen. Bi aste geroago, Amuategi batailoian sartu zen, Errepublikaren aldeko borrokan. Ikus «Miguel Gallastegi, la persona, el pelotari», Aiete.net
Aitaren abizena Amurutegi gisa ageri da bataio agirian, baita ezkontza agirian ere, harrigarria dirudien arren. Amuategiren biloba Oier Gorosabelen ustez, familiaren jatorrizko Amurutegi etxearen izenak (Aginagako auzoan, egun eroria dago guztiz), Eibarko ahoskeran Amurutegi > Amutegi > Amuategi bilakaera izan zuen. Ikus Oier Gorosabel, «Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 1». Eibar.org.
Oier Gorosabelek paskin baten berri eman zuen, Aquilino Amuategiren mitinetako hizkera irrigarri utzi nahirik egindakoa, erdarakada larregi zituelakoan. Ikus Oier Gorosabel (2020), «Aittitta Akilinoren kontrako paskiña», Garagoittiko orakulua, Eibar.org.
Amuategiren biloba Oier Gorosabelek dokumentu bat argitaratu zuen 2020an, Eibarko zezen plazan 1895eko ekainaren 9an egindako zezenketa baten programa. Toreatzaileen artean, Aquilino Amuategi ageri da, Chiclanero ezizenaz. Ikus Oier Gorosabel «1895eko korridia», Garagoittiko orakulua, Eibar.org
Pariseko nazioarteko erakusketatik La Lucha de Clases aldizkarira bidalitako kronikan, Amuategik eta bere adiskideek salatzen zuten, besteak beste, kaserna moduko batean eman zietela ostatu, eta protesta egin ostean onartu zietela, langile katolikoei bezala, hotel batean ostatu hartu ahal izateko diru zenbatekoa ematea. Ikus La lucha de clases, 1900-08-18.
Aitaren abizena Amurutegi gisa ageri da bataio agirian, baita ezkontza agirian ere, harrigarria dirudien arren. Amuategiren biloba Oier Gorosabelen ustez, familiaren jatorrizko Amurutegi etxearen izenak (Aginagako auzoan, egun eroria dago guztiz), Eibarko ahoskeran Amurutegi > Amutegi > Amuategi bilakaera izan zuen. Ikus Oier Gorosabel, «Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 1». Eibar.org.
Argazkia Eugène Pirou estudio ospetsuan egin zen, Parisen (Boulevard Saint Germain 5). Eugène Pirou (1841-1909) argazkilari eta zinemagile ospetsu bat izan zen; jende ezagunari egindako potretez gain, Pariseko Komunaren argazki sonatuen egile izan zen. Ikus Eugène Pirou, frantsesezko wikipedian.