Francisco Errasti erizaina zen, garai hartan praktikante deitzen zena. Bizkaira ihes eginda, Eusko Gudarosteko Osasun Militarrera sartu zen. Ikus Francisco Errasti Eguiguren – Azpeitia Oroimena. Mendekuz, haren emazte Juana Agirre herritik bota zuten frankistek. Ikus Javier Buces Cabello (2016), 117. or.
Azpeitian, 1925ko urriaren 29an auzibidean jarri zuten Jose Errasti Trukuman sendalaria; kontsulta itxiarazi zioten eta Francisco semea atxilotuta eraman zuten. Ikus La Voz de Guipúzcoa, 1925eko urriak 30. Aipatuta hemen: Javier Alaba Trueba (2015) La noticia médica en la prensa vasca guipuzcoana. La Voz de Gippúzcoa (1885-1928). Leioa, EHU. Doktorego tesia.