Erabilera nahasia izaten da. Guardian edo Telegraph egunkariek, adibidez, Britainia (Britain) erabiltzen dute Erresuma Batuaren sinonimo gisa. Hala ere, Britainiako Gobernuaren zerbitzu digitalaren estilo gidak gomendatzen du gov.uk webgunean erabiltzerakoan "Erresuma Batua edo UK erabiltzea lehentasunez, Britain edo British beharrean, baina Britainiar Enbaxada erabiltzea eta ez Erresuma Batuaren enbaxada".