Erregimenaren kontrako giroaren erdian, Joseba Elosegik bere buruari sua eman eta Francoren gainera bota zuen 1970eko irailaren 18an Donostiako Munduko Pilota Txapelketan, Gernikako sua hari gogorarazteko; ikus 2014-01-15. "Memoria histórica vasca: Joseba Elosegi, a lo bonzo ante Franco", Deia; bi urte geroago, metodo bera baliatu zuen Nguyen Van Dong vietnamdar herritarrak, bere buruari su emanez, protesta egiteko agintari frantsesak Baionan gose greban ziren Hego Euskal Herriko errefuxiatuak espainiaratzeko ahaleginean zebiltzala, 1972ko urrian.
1980ko abuztuan, Adolfo Suarezek soldata hobari bat agindu zuen Hego Euskal Herrian zeuden polizientzat, "eremu gatazkatsua" izatearen ordainetan. 2019an, Ernst&Young Abogados kontsultorea hobari hori kentzearen alde agertu zen; aldiz, horrek polizia sindikatuen protesta harrotu zuen, eta SUP sindikatuak ohartarazi zuen beraien egoera "ez dela erraza" Nafarroan eta EAEn, Altsasuko auzia aipatuz eta, hobaria kenduz gero, segurtasun indar horiek joan egingo zirela Hego Euskal Herriko lurralde horietatik; ikus El Independiente egunkariko albistea (2019-08-01).
Kontraste baterako, trantsizio aldian polizia indarrek 134 pertsona hil zituzten arauz kontra Espainia osoan ("gehiegikeriak"), bat hogei egunean behin; ikus ikusHuffington Post, 2022-05-28.
(Gaztelaniaz)Pérez Pérez, Jose Antonio. (2013). [revistas.ucm.es/index.php/CHCO/article/viewFile/42648/40527 «Historia (y memoria) del antifranquismo en el
País Vasco»] Cuadernos de historia contemporanea. , 41-62 or. ISSN0214-400X. revistas.ucm.es/index.php/CHCO/article/viewFile/42648/40527.