Filmetan ohikoa da ezkontzeko eskaerak gizonak emakumeari egitea, toki "erromantiko" batean eraztuna oparituz. Protokoloak, ordea, konpromisoa ezkongaien familien arteko lehenengo topaketa-bazkarian gertatzen dela zehazten du, senargaiak andregaiari eraztuna eta andregaiak senargaiari erlojua oparituz. Protokolo hau, ordea, ezteiak oso formalak direnean bakarrik jarraitzen da. Ikus: (Gaztelaniaz)Petición de mano clásica o no[Betiko hautsitako esteka], www.protocolo.org webgunean, 2010-06-29an kontsultatua.
questia.com
Ezkontza eredu nagusi hau izendatzeko termino zenbait erabili da, hala nola eztei zuriak, eztei formalak, eztei komertzialak (bertako tradiziozko eztei formal eta komertzialak ere badaude, ordea) edo mendebaldeko ezteiak (Mendebaldeko Europan ere badira ezteiak ospatzeko bestelako moduak). Tradizio modernoko ezteiak terminoa iturri honetatik jaso da:(Ingelesez)Currie, Dawn H.. (1993). «"Here Comes the Bride": The Making of a "Modern Traditional" Wedding in Western Culture»Journal of Comparative Family Studies..
Ezkonlagunak (bridesmaids eta groomsmen edo ushers) ingeles hizkuntzako herrialdeetako tradizioa dira batez ere. Parte-hartzaileen zerrenda bat ezkontza-egitarau honetan ikus daiteke: (Ingelesez)Wedding participants. Neska ezkonlagunen buruak maid of honor izena hartzen du eta best man mutil ezkonlagunen buruak. Hauek ezkontzako aitamabitxi moduan aritzen dira ezteietan.