Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideak jarraituz (2. orrialdeko hirugarren irizpidea), Ermesenda edo Hermesinda 66. arauan agertzen ez direnez, Euskal Izendegiko forma erabili behar da, hau da, Ermesenda. Aldiz, arau honetako adibide zerrendan Hermesinda aurkitzen dugu (8. orrialdean). Ustezko kontraesan hau dela eta, oraingoz testuan Ermesenda eta baita Hermesinda ere erabili dira.