El País egunkariak hori legezkoa zela eman zuen aditzera, azalduz Espainiako Zerbitzu Sekretuen Legeak zehazten duela CNIren eginkizunetan sartzen dela "Espainiako lurralde osotasunerako edozein mehatxu prebenitu eta eragoztea", besteak beste; ikus 20 Minutos. José Manuel Villarejo Espainiako polizia nazional ohi eta operazio sekretuetako agenteak hilabete berean elkarrizketa batean baieztatu zuen 50 telefono baimen judizialik gabe zelatatu zirela Katalunia Operazioan; ikus TV3 (2022-05-21).

Fernando Rueda espioitzan adituak adierazi zuen Pedro Sanchezek ez zekiela, "argi eta garbi", Pere Aragones Kataluniako presidenta zelatatua izaten ari zela; izan ere, haren irudiko, gobernuek informazio osoa nahi dute, baina ez dute galdetzen nola lortu den. Hala ere, bere buruaren espioitza ikertzeko, Sanchezek bide judizialera jo izana "itxurakeria" hutsa dela irizten dio, espioitza ingurune horretan ez dagoelako ezer frogatzerik; ikus La 6, 2022-05-11