Éditions Albin Michel frantses argitaletxe independente bat da, 1902an Albin Michelek sortua, eta gaur egun haren biloba Francis Esménardek zuzendua. Frantziako hamar argitaletxe handienen artean dago. Ikus Albin Michelen webgunea.
Eric Chaverou-ren iritziz, errusiarrak ez ziren, kopuruz, talde handiena, baina bai ospe eta zarata handienekoa: «1917ko Iraultzaz geroztik, erbesteratutako errusiar zuriak, batik bat judu jatorrikoak, izan ziren urte eroetan Biarritzeko festa gogoangarri guztien protagonista». Ikus «Biarritz, une histoire russe», Natacha Degauque Belousova-rekin eta Édouard Labrune-rekin egindako elkarrizketa, France Culture, 2019-08-23.
Irène Némirovskyk bere familiarekin oporrak igarotako etxea zehazki identifikatu zuen Eider Rodriguezek. Ikus «Irene Nemirovskyren Hendaiako etxea», Zuzeu (paperezko edizioa), 2010eko azaroa, 108-110. or. Argazki oin batean ohar hau egin zuen: «Etxearen izenari erreparatu eta Ene Etchea-ren erliebearen gainean, trakets xamar, Ene Etxea idatzita dagoela ohartu naiz».