EIMAk Leviatan hitza proposatzen du, baina hizkuntza gehienetan Leviathan gisa agertzen da. Euskarazko itzulpenetan Lebiatan ere erabili da, adibidez Jb 3:8 eta Is 27:1; Itsas Munstroa bezala aipatzen da Sal 74:14 eta Sal 104:26 bertsetetan eta, lehen aipatu dugun Is 27:1 bertsetean bigarren aldiz itsas herensugea izenarekin agertzen da.