Alberto Barandiaranek, Berria egunkarian argitaratutako artikulu batean, horren berri eman zuen 2012ko azaroaren 23an: «Fikzioa amaitu da niretako, erabakita daukat. Ez dut gehiago irakurri nahi, ez dut gehiago idatzi nahi, ez dut gehiago hitz egin nahi. Bizitza eman diot eleberriari: ikertu dut, irakatsi dut, idatzi dut, irakurri dut. Ia besterik ez dut egin. Nahikoa da! Dagoeneko ez dut sentitzen idaztearekiko izan dudan fanatismoa batere»... «Idaztea erratuta egotea da. Zirriborroetan uzten ditugu gure ahalegin huts guztiak idatzita. Ez dut indarrik porrotari aurre egiteko, idaztea horixe baita, zapuztuta egotea: beti hitz okerra idazten, esaldi okerra idazten, historia okerra idazten. Etengabe huts eginez eta etengabe porrot eginez»Fanatismoa, porrota