EHUren Arte Ederrak tituluaren ikasgaietan forma hau erabiltzen da, baina Hiztegi Batuan ez da ageri, ez eta hemen aipatu diren gainerako hiztegietan ere.
Euskalterm terminologia-bankuanPizkunde eta Errenazimentu izenak proposatzen dira, ordena horretan; eta bi horiek daude onartuta, inolako oharrik gabe, euskara batuko hitzak arautzen dituen Hiztegi Batuan. Elhuyar gaztelania-euskara hiztegiak Errenazimentu izena dakar.