Ibon Sarasola. (1998). «semaforo»Euskara batuaren ajeak. Alberdania, 159-160 or. ISBN848866950X. Aipua: «semaforo. Hitza nazioartekoa da gutxien erabiltzen diren adieretan, burdinbide eta itsas semaforo-ei dagozkienetan, hain zuzen. Kaleetakoak feux (de signalisation) dira frantsesez eta traffic lights ingelesez, hots (zirkulazio)-argiak euskaraz, Iparraldeko hiztegiek, besteak beste, ematen duten bezala.
Nobela bat "Autoa argietan geratu zen" ezin dela hasi dioenari galdetuko nioke, nola itzuliko lukeen frantsesez edo ingelesez "El coche se paró en el semáforo" esaldiarekin hasten den eleberri bat.».