http://www.bizkaiera.com/eusk_ouro.htm[Ligazón morta]:[Ligazón morta] Bizkaierearen hedadurea dáa eta, sarritan lotu izan dá hizkuntzalariek autortzen deutsien eremu geografikoa eta erromatarren sasoian berton bizi ziran tribuen hedadureagaz. Harrigarria dá bardinak izatea bizkaierearen gaurko mugak eta orduko karistioenak.
http://www.bizkaiera.com/eusk_ouro.htm[Ligazón morta]: Horregaz batera, eleizbarrutien eremuak be bat datoz euskalkien muga geografikoakaz. Bizkaierearen eremua Calahorrako eleizbarrutiaren menpean egon zan, eta hegoaldeko ganerako euskalkiak, barriz, Iruñekoaren menpean. Azpimarratzekoa dá Araba osoa eta Nafarroako haran bat (Ameskoa) Calahorrako eleizbarrutian egozala eta, ezaguna danez, hango berbeten mendebaldeko kutsua nabarmen-nabarmena dá. Dana dáa, ez dau emoten, orokorrean, Arabako euskerea bizkaiera hutsa zanik. Pertsonalidade berezia eukan, bizkaierearen ezaugarri asko euki arren.