Frantzian 2006 urtean izandalp 639 poliziaren indarkeria-salaketetatik 8 soilik bukatu ziren poliziaren kanporatzeaz. Ikus:(Gaztelaniaz)ABUSOS POLICIALES SIN TRABAS EN FRANCIA, Amnesty International, 2009-04-02.
Ildo horretatik, deitoragarria da Guantánamoko presoen egoera: urteak atxiloturik egon arren eta horietariko askok habeas corpus eskatu badute ere, atxiloturik jarraitzen dute inongo justizia-bermerik gabe, eskubiderik gabe eta Estatu Batuetako gobernuaren mendean, poliziarena ez baizik eta estatuarena den tortura eta etengabeko gehiegikeria egoera amaigabe batean. Ikus: (Gaztelaniaz)Habeas corpus para los presos de Guantánamo, 2010-08-11an kontsultatua.
1829an sortutako Londresko Polizia Departamenduaren helburua pakea pakez atxikitzea zuen helburu. Dena den, gehiegikeria kasuak ere baziren eta nabarmendu behar da Frantzian esaterako «lapurra lapurrak bakarrik harrapa dezakeela» leloa erabili zela poliziak kontratatzeko. Ikus: (Ingelesez)Barry, Daniel Patrick. (1999). Handling police misconduct in a ethical way. Nevadako Unibertsitatea (doktore-tesia)..
(Gaztelaniaz)Cacheos y detenciones, Amnistía Internacional EE.UU., 2010-08-21ean kontsultatua.
Euskal Herrian, adibidez, ezaguna izan zen Mikel Iribarren iruñear gaztearen kasua, polizia batek oso gertutik botatako ke bote baten kolpea jasan zuena buruan. Horren ondorioz, zauri larriak jasan zituen. Horren aurka Espainian jarritako salaketek ez zuten arrakastarik izan eta ke potea bota zuen polizia identifikatzea ezinezko suertatu zen. Azkenik, kasu hau dela eta Espainia zigortua izan zen Europar Batasuneko tribunaletan. Ikus: El superviviente que condenó al Reino de España, www.gara.net, 2009-01-11.
Bideo hauetan ikus daitekeenez, desobedientzia edo erresistentzia arinak gehiegizko indarra ekartzen du polizia zenbaiten aldetik: (Ingelesez)1, 2, 3, www.youtube.com.